Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak 10 urtetik gora daramatza musika eszenan murgilduta, nahiz eta orain bere bakarkako proiektuan buru belarri dabilen. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik (2018, Airaka), harrera ezinhobea izan eta bere bakarkako proiektua sendotzera eraman zuena, besteak beste, Rosalia edo The Weezer taldeekin kartela konpartitu edo Christina Rosenvinge eta Xoel Lópezen kontzertuei irekiera emanaz. Aho uhal (2021, Airaka) diskoaren aurkezpen lanetan, ia 100 kontzertuko bidea egin zuen 5 estatu desberdinetan zehar. Rozalén, Alaia Martin, Kiko Veneno, Ariel Rot, Iván Ferreiro, Judit Neddermann… luzea da harekin elkarlanak egin dituzten artisten zerrenda. Musika Bulegoa Saria jaso zuen 2022an eta soinu banden konposaketa eta ekoizpenean ere aritu da. Oraingoan, Zainak eman (2024, Balaunka) bere hirugarren albuma aurkeztera dator, Kataluniako Olivera estudioetan ekoiztu eta grabatutako bere lan arriskatuena.
Centro de ayuda
Promociones y descuentos
¿Eres organizador?
Atención al cliente
¡Oups! El tiempo se ha agotado.
Recuerda que tienes 15 minutos para completar el proceso.Has excedido el número máximo de entradas para esta sesión.
Por favor complete esta compra primero si desea comprar más entradasHas excedido el número máximo de entradas para esta tarifa.
Por favor complete esta compra primero si desea comprar más entradas