+6 urte
50 min.
Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.
Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.
Jatorrizko ideia: Miren Larrea
Zuzendaritza: Iván Alonso
Titereen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
Zuzendaritza artistiko eta teknikoa: Ion Chavez
Aktoreak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Help center
Promotions and discounts
Sei un organizzatore?
Attenzione al cliente
Whoops! Time has run out.
Remember that you have 15 minutes to complete the process.Hai superato il numero massimo di ticket per questa sessione.
Si prega di completare questo acquisto prima se si desidera acquistare più bigliettiHai superato il numero massimo di biglietti per questa tariffa.
Si prega di completare questo acquisto prima se si desidera acquistare più biglietti