Entrada "AXULARREN IRLA" IRAKURLE TALDEA en Gipuzkoa

15.00 €
Precio
Desde
Descripción

Irakurle talde honen xedea euskaratik mundua irakurtzea da. Hemengo idazleentzat ikur diren idazleen itzulpenek garrantzi bizia dute. Baita euskaraz, eskala txikian, egindako literatura-proposamenek ere: txatalak josten dituzten liburuek, zirrikituetatik mundua irakurtzen dutenek.

Itzulitako lanak irakurriz, bertako idazleak pentsatuko ditugu; eta hemengo idazleak irakurriz, literatura unibertsala. Irakurtzea erresistentzia den garaiotan, euskaraz irakurtzea, erresistentziaz gain, errebeldia ere bada.

Etor zaitez bidelagun izatera!

***

Aurrenengo saioa: azaroak 07 an 6 tan

Errabundia Librería (Secundino Esnaola Kalea 21, Donosti).

Nerea Arruti irakasle eta kritikariak dinamizatuko du saioa.


Gure lehendabiziko saioan Maggie Nelsonen Argonautak liburu hibridoa irakurriko dugu. Bertan izango dugu liburua euskarara ekarri duen itzultzailea eta LGTBI literaturan aditua: Ibon Etxeberria.

Nia eraikitzeko hausnarketan, maitasuna eta hizkuntza deseraikitzen ditu Nelsonek. Itzal luzea du Nelsonen ekarpenak, eta bidea ematen digu euskal literaturan azken boladan egin diren ekarpen berritzaileenak ulertzeko.

***

Ekitaldira joateko, aldez aurretik izena eman behar da.


Eskerrik asko zure interesagatik eta proiektu kolektibo honetan parte hartzeagatik!
Izen-ematea ezeztatzeko baldintzak
Izen-ematea ezeztatu ahal izango da ekitaldia hasi baino gutxienez hiru lanegun lehenago. Kasu horretan, ordaindutako zenbatekoa hilabete batez erabili ahal izango da beste saio batean parte hartzeko edo edozein liburu erosteko.
Irakurle-taldea gutxienez bost lagunek izena ematen dutenean jarriko da martxan.

Errabundia Librería